Euskal txirrindulari topaketa berri batzuen atarian gaude. Aurten, Donostia, Europako Kultur hiriburua dela profitatuz hiri hau bisitatuko dugu. Aitzaki hori kontutan hartuta eta bizikleta bertako kultur hiriburutzako ibilgailu ofiziala izanik mugikortasunaren inguruan hainbat gai jorratuko ditugu.
Besteak beste:
- Garai bateko tren ibilbide abandonatuak, gaur hiriko bidegorrien sarean integratuak ikusiko ditugu.
- Intermodalidadearen arazoen bilakaera, beti bizikleta protagonista bezala, izango dugu gai.
- Kaleak 30.
- Eta nola ez, aste buru eder bat, Donostiako eta inguruko leku bitxiak ezagutuz, bi etapa zirkularren bitartez, emango dugu.