Apirilaren 15ean, ostiralean, Biziz Bizik "Patagonia en bicicleta, al sur del sur" argazki emanaldia ikusteko aukera emango dizu.
Marta eta Javi, Biziz Biziren kideek, Txileko Santiago eta Puerto Natales lotu zituzten hiru hilabete eta erdi eta 3500 km eginda. Hitzaldi honetan gurekin partekatu nahi dute bizikleta bidaia horretan bizi izandakoa, beti hegoalderantz, Andeetako mendilerroa behin eta berriro zeharkatuta, Errepide Austral mitikoa tartean. Paisaiez, jendeaz, haizeaz, errepideez, aldizkako bidaia lagunez,... hitz egingo digute.
IZENBURUA: "Patagonia en bicicleta, al sur del sur"
NORTZUK: Javi Seco eta Marta Abiega
NON: Ekoetxean, Pilota kalea 5, Bilbon
ORDUA: Arratsaldeko 19:30ean
OHAR GARRANTZITSUA: Ez ahaztu, ohikoa denez, amaitutakoan pikoteo informala antolatuko dugula “de traje”, hau da, norberak ekarritakoarekin.
NORTZUK GARA
Javi Seco eta Marta Abiega, lehenengo eta behin Biziz Biziko partaideak gara.
Gure bidaietako esperientziak kontatzean bizikleta berari bueltatu nahi diogu hamar urte luze hauetan berak eskaini diguna.
Gure abentura ziklo-bidaiarien munduan 2001an hasi zen. Lagun batek utzitako zorroekin Extremadurara abiatu ginen eta hain izan zen ederra bidaia ordutik hona beti bizikletaz bidaiatzen jarraitu dugula.
Estatuan zehar egindako bidaiez gain hauexek ere egin ditugu besteak beste:
2002an Los Arribes del Duero – Avilatik - Oportora
2003an Eslovenia
2004an Errumania
2005ean Turkia
2006an Turkiako Kurdistan
2007an Kuba
2008an Kirgizistan
2009an Laos
2010ean Kanada
2011an Peru
2012an Tadjikistan
2013an Chile-Argentina
2015an Indiako Iparraldean Srinagar-Leh-Spiti Kinnaur
Honetaz gain sei aldiz Marokon eta behin Kretan egonda gaude baita, Javiren kasuan, Finlandian, Estonian eta Quebeken ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina