2016(e)ko martxoaren 18(a), ostirala

Apirilan, 30 Egun Bizikletaz

30 Egun Bizikletaz 2010-ean Estatu Batuetan, Minneapolis-en sortutako herri kanpaina bat da. Bere helburua munduan zehar txirrindularen eguneroko erabilera butzatzea da, osasuna eta guztion ongizatea eta bizikalitatea sustatzeko. 





30 Egun Bizikletaz kanpainaren helburua eguneroko bizitzan bizikletaren erabilera bultzatzea da, pertsonen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko. Kontua da parte hartuko duten pertsonek eguneroko jarduerak txirrindulaz egin behar dutela, eta gero bizi izandakoa guztioi online-z kontatzea.




Parte hartzea erreza da guztiz, bakarrik urrats hauek jarraitu behar dira:

Lehenengo Urratsa: http://30diasenbici.com/el-compromiso/ web horrialdean izena eman martxoaren 31 baino lehen eta apirilean egunero txirrindula erabiltzeko hitzeman ezazu.

Bigarren Urratsa: Zoaz edonora bizikletaz, nahi duzun lekura. Beste txirrindulariekin elkartu eta adiskide berriak egin.

Hirugarren Urratsa: Bizi izandakoa kontatu! Zure istorioak tuiteatu 30diasenbici edo 30DEB etiketetan. Gure Facebook-eko horman argitara itzazu. Zure blog-ean idatzi. Egizu bideo bat. Jarraitu itzazu beste txirrindulari alaien istorioak eta elkarrizketetan parte hartu.

Gainera, Bilbon ...

Apirilaren 5a: Eskuak koipez zikindu! - Mekanika ikastaroa

Apirilaren 12aEskuak koipez zikindu! - Mekanika ikastaroa

Apirilaren 15a: Hitzaldia: Patagonia, hegoaldearen hegorantz

Apirilaren 19aEskuak koipez zikindu! - Mekanika ikastaroa

Apirilaren 21a: Bilbotik itsasora

Apirilaren 28a: Masa Kritikoa

Apirilaren 30a: Asteburu pasa Altubeko pagadian



Informazio gehiago, www.bizizbizi.org

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina