2016(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena

Corellan

Asteburu honetan Corellako lagunei agindutako bisitaldia egin diegu. Harrera ezinhobea izan da. Toño, Cristina eta Pilar, Arabako Topatataketetan ezagutu genituen. 






Ostiralean gauean, Pedro eta Iosu, Biziz Biziko kideek, Corellako gaztegunean izandako hitzaldian topaketak nola antolatzen diren azaldu ziguten.







Larunbat goizean, Corellako udalak atsegin handiz utzitako kiroldegiko gimnasialekuan lo egin ostean, Bardeetara abiatu ginen. Cierzo haizeak gurekin bat egin zuen eta eguzkiak osta-osta berotzen zuen. Gauean pintxo dastaketa izan genuen Corellako alde zaharrean.


Igandean, Alboteako bidexkak, Alhama ibaiaren aran ederrean, Contrebia Leukadeko ateraino eraman gintuen. Hitz jario eta jakinduri handiko gure gidaren eskutik, zeltiar garai urrunetara bidaiatu ginen. 





Inestrillaseko La Chopera aterpetxean bazkari goxo batekin amaitu zen asteburua. Corellako Biziklistei laster arte esan genien, apirilaren 16an eta 17an ConBici-k bertan egingo baitu urteko asanblada orokorra.

Gora Corellako biziklistak!



Asteburuko argazkiak ikusteko http://www.biciclistas.es/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina