2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea

Bilbotik itsasora: bidegorri orain!


Hurrengo apirilaren 21ean, 17:30ean (Gran Via kalean 30an, Foru Aldundian), Biziz Bizi Hiri Txirrindularien Elkarteak eskumaldetik bidegorri baten aldeko martxa egingo du. Martxa honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.


Egunez egun bizikletaren erabilera gero eta handiago da, hainbat helbururekin erabiltzen du jendeak bizikleta (garraiobide, aisialdia, kirola), baina instituzioek ez diote horri behar bezala erantzuten.


Bilbo Handiaren herrien arteko komunikazioa guztiz beharrezkoa da. Ezkerraldean, Zorrotzaren eta Lutxanaren artekoa izan ezik , aurreratuago dago.

Eskuinaldean, Getxon eta Leioan bidegorriak egin arren, ezinezkoa da herri batetik bestera edo Bilboraino heltzea arrisku barik. 

Barrualdean (Basauri, Etxebarri, Galdakao…), berdin: ez dute nondik ibili herri batetik bestera joateko, (Etxebarrik pasa den urtean onartu zuen “Ziklabe” plana egin gabe dago oraindik). Txorierriko herri batetik bestera joateko, zer esanik ez.

Errepideak norenak diren eztabaidatzea ezin da aitzakitzat hartu lanek aurrera ez egiteko; administrazioek bilatu behar dituzte bideak biztanleen eskabideak eta beharrak asetzeko, zailtazunen gainetik.

Pasa den urtean, 2015ean, Bizkaiko Foru Aldundian Bilbotik Getxorako bidegorria nola bideratu aztertzeko proposamen bat onartu zen. 


Baina hor gaude, jakin barik zertan geratu den.

2006. urtean gaude, gure inguruko hiri batzuek (Gasteiz, Donostia, Irun…) eta Estatuko hiri askok aurrerapauso nabarmenak eman dituzte garraiobide iraunkorraren alde. 

Gure alkateak Pariseko goi-bilerara joan ziren, eta lau haizetara aldarrikatu zuten tokian tokiko ekintzak egin behar direla arazo globalak konpontzeko, baina aurrerapenak oso murritzak dira.

Bilbo Haundiak 910.000 biztanle ditu, gutxi gorabehera, oso lur-eremu txikian, gainera, baina, hala eta guztiz ere, ezinezkoa da leku batetik bestera bizikletan era seguruan ibili.

Bilbotik Getxoraino itsasadarretik doan errepidearen albotik bidegorria egokitzeak ez du zertan oso garestia izan; izan ere, tarte batzuetan dagoeneko eginda dago. Bidegorria osatuz gero, errepidean auto gutxiago egongo lirateke, haizea osasuntsuagoa izango litzateke eta biztanle asko bizikleta erabiltzera animatuko litzateke. Horrek guztiak ekonomia eta turismoa dinamizatuko lituzke.

6 kilometro baino ez dira, eta, hainbat lekutan kotxe batzuk kenduz gero, bazterbidetik eginda dago; beraz, ez litzateke garestiegia izango.


Proiektuak politikatik at egon behar du. Baliabideak, best kasu batzuetan bezala, erakunde desberdinetatik lor daitezke, eta, gaur egun, horrelako proiektuak garatzeko errazagoa izan daiteke. Konpetentzien arazoak, gogoa baldin badago, konpondu daitezke.

Egiteko gogoa behar da, eta oraintxe da garairik egokiena.

1 iruzkin:

  1. http://www.elcorreo.com/fotos/bizkaia/201604/21/demandan-carril-bici-margen-30131138959332-mm.html?edition=bizkaia

    ErantzunEzabatu