2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

Zuhaitzen "BIZI"keriak

Bizikleta lagun, Bilboko Doña Casilda parkearen zuhaitz batzuen bitxikeriak ezagutuko ditugu. Bide batez, bizikletaren presentzia aldarrikatuko dugu Bilboko kaleetan.

Noiz: maiatzaren 5ean 

Ordutegia: 18:45ean (gutxi gorabehera, bi orduko paseoa)

Tokia: Arriaga plazaIbilbidea: Arriaga plaza - udaletxea - museo ondoko bidegorria - Doña Casilda parkea (bizikleta eskuan) - Kale Nagusia - Moyua Plaza - Arriaga Plaza.

Taldeko gehienezko kopurua: 15 lagun

Izena emateko : darabilbo.blogspot.com


Ohar batzuk:

  • Parte hartzaileek bizikleta eraman beharko dute.
  • Kontuan izan ibilbidearen zati bat trafikoaren artean egingo dugula. Beraz, bizikletaz ibiltzeko ohitura behar da.
  • Maiatzean egunak luzeagoak izan arren, 21:00ak aldera amaituko dugu eta ezinbestekoak izango dira bizikletarako argiak ikusgai egiteko.


DARABILBO eta BIZIZ BIZI Bilboko Hiri Txirrindularien Elkartearen eskutik

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina